Azpeitiko eran, etxebizitza hutsei kanona aplikatzeko deia egin du Itxasok
Denis Itxaso Lakuako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak hutsik dauden etxeei kanona aplikatzera animatu ditu EAEko udalerriak, Azpeitian egin duten bezala. Itxasok eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, «herritarrei etxebizitza babestua eskuratzeko informazioa eta laguntza hobetzeko».
Itxasok azaldu zuen, akordioari esker, «modu eraginkorragoan» kudeatu ahal izango dituztela Etxebiden dauden inskripzioak. Sailburuak «Azpeitiko Udalak hutsik dauden etxebizitzak identifikatzeko eta alokairuaren merkatura atera daitezen sustatzeko egindako ahalegina» nabarmendu zuen, eta EAEko udalerriei beste horrenbeste egiteko deia egin zien.
«Azpeitia bidea markatzen ari da neurri ausart eta beharrezko batekin», nabarmendu zuen. Bestalde, Alkortak adierazi zuenez, neurri honen helburua da «etxebizitzak alokairu merkatura ateratzea eta, ahal bada, alokairu sozialera, Legeak ezartzen duen bezala etxebizitzek funtzio soziala dutelako eta bete egin behar dutelako».
Hilabete pasatu da Azpeitiko Udalak etxe hutsak alokairura bideratzeko plana iragarri zuenetik, eta dagoeneko mugimendua igartzen da udalerrian.
«Oraindik gutunik jaso ez dutenak ere joan dira Etxebizitza Bulegora, aholku eske. Badakigu jabe batzuek hasi dituztela beren etxeak Bizigunera bideratzeko tramiteak ere, eta merkatu librean ere badagoela mugimendua», esan zuen alkateak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
