Oliba-olio eta ardoen erdi mailako ikasketak abiatuko ditu Hezkuntzak Guardian
Guardiako Samaniego Hezkuntza Institutuan oliba-olio eta ardoen erdi mailako teknikari ikasketak eskaintzeko asmoa dute datorren irailetik aurrera. Lakuako Hezkuntza Sailak aste honetan bertan zabaldu du bertako lanen kontratazio-espedientea. Olio-errota (almazara), ardoa egiteko upategia, laborategi enologikoa eta dastaketa gela egingo dira. Lizitaziorako espedientea 327.712,56 euroko zenbatekoarekin argitaratu da.
Gradu berri honek lanean eta ekonomian dauden beharrizanei erantzungo die, bai Arabako Errioxan, baita eskualdetik harago ere. Adibidez, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ardoak eta txakolina ekoizteko jarduera badago, eta gero eta gehiago eskatzen dute langile kualifikatuak izatea, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak atzoko aurkezpenean adierazi zuenez.
Lanbide Heziketako eskaintza honen garrantzia azpimarratu zuen Pedrosak. «Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerari bultzada emango dio arlo horretan prestatu diren langileak izateak eta beraien bitartez sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatu ahal izateak».
ERROTZE EFEKTUA
Graduak aukera emango die enpresei hurrengo urteetan langile espezializatu eta kualifikatuak izateko. Gainera, belaunaldi erreleboak premia hori areagotu du.
«Eskualdeko jarduera ekonomiko nagusian prestatzeko aukerak inguruko ikasleengan izan dezakeen errotze efektua» ere nabarmendu zuen Pedrosa sailburuak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
