Maite Pedrosa baldintzapean aske geratu da, kartzelan 27 urte eman ostean
Maite Pedrosa Barrenetxea Ugaoko euskal presoa baldintzapean aske geratu zen atzo, Etxeratek jakitera eman zuenez. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez heldu zen erabakia, lege bidea ibili ostean.
Orain arte 27 urte preso eman ditu Pedrosak. ETAren «Andaluzia komando»-ko kide zen akusaziopean atxilotu eta zigortu zuten. Guardia Zibilaren eskuetan sexu tortura latzak jasan zituela salatu zuen. Mikel Azurmendirekin batera atxilotu zuten 1998an; azken hau 2023an gelditu zen aske.
2024ko otsailean hirugarren gradua onartu zioten Pedrosari eta 2024ko ekainetik baliabide telematikoen bidez bete ahal izan du bere zigorra, orain baldintzapean aske geratu arren.
Aurretik urte luzez oso baldintza gogorretan espetxeratuta egon zen Ugaoko presoa, eta Euskal Herritik urrun, Valentziako Picassent-en gehienbat.
Aurretik Almerian, Aranjuezen eta Granadan izan zuten preso. Hurbiltzeko prozesua abiatu zenean, berriz, lehenik Zaragozako Zuerara eraman zuten edo gero Kantabriako Duesora. Haur motxiladun baten ama ere izan da Maite Pedrosa.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
