Guero
Urdazubitik pasatzen naizen aldi oro Axularrekin gogoratzen naiz, Pedro Agerrerekin. Han dago bere sortetxea, hutsik baina zutunik. «Bilhatuko nauzue eta ez nauzue ediren. Gauza galdua galdu den lekhuan bilhatu behar da, eta bai ediren ere». Beraz bere izkribuetan, adibidez. Gure literaturaren prosazko lehen liburu argitaratua idatzi zuenak, denborarik galdu gabe ekin zion idatziei, mardul, gero dioenak bego dioela jakinda. Aste santua gertu dagoelako, bueltaka ari naiz Axularrekin, erretorea ere bazelako, apaiza. Hiztun trebea eta ideia distiratsuen jostuna, horrek askatuko zuen ahanzturaren atzaparretarik beharbada, baina bere baitan badu Axularrek hain mistikoa den zerbait, ezen horren berri oraindik bizirik dagoela Saran, orain bizi naizen herrian. Bertako deabru eskolan ikasi zuelako garaitu omen zuen deabrua bera, Belzebub, Luzifer, Satan, Mefistofeles… batek daki nor. «Presuna haserretuen artean, bere gogara da Deabrua, han edireiten da ongi Demonio gaixtoa, han bide batez egiteintu bi mandatu. Zeren haserretzaillea eta haserretua, biak atzemaiten baititu». Zertarako haserretu orduan?, izan gaitezen goxoago, amultsu eta maitekorrak. Nik ere sermoigile erraz egiten baitut ene pulpitu honetatik. Deabruan nehor gutxik sinisten baitu egun, eta jainkoan antzeko, baina heldu den aste santuaren zain daramagu denbora, fedetik gutxi, sakrifiziotik antzeko, baina plazerarentzat, dena.

Pluses inflados o inventados para subir 350 euros el sueldo de ertzainas

BMW llegados desde Oviedo a Arkauti, Irun, Donostia... a 75.000 euros el coche

«Biolentziari biolentziaz erantzuteko modu bat da ez bitartasuna»

ETAren lehen armagabetze saioa Zokoako apaizetxean gertatu zen
