Banderak
Bandera trapu bat da haizerik ez badabil», kantatzen genuen milurteko berri honetara igaro aitzin. Dut musika taldearen “Haizerik eza” kantua zen. Urte batzuk lehenago «Las banderas son trapos de colores» erran zigun Evaristok, “Morireis como imbéciles”» kantuarekin. Bendak baino gehiago itsutzen gaituzten oihalak direla banderak irakurria genion Benedettiri, eta Nerudari bizitzatik pasatzen zaizkigun banderen haize poemak. Baina Rosa Regas idazlearen erabakiarekin gelditu nintzen ni, edo hortxe gelditu zitzaizkidan erlojuaren orratzak; altxatu behar diren bandera bakarrak legez kanpokoak edo eta debekatuta daudenak direla, alegia, beste guztiak hotel eta itsasontzientzako apaingarriak izan daitezkeela bestela; eta begien edergailu, edo ustezko distiren erakargarriak baino ez.
Eta pentsamendu hauekin ospatu nuen aberri eguna atzo, pazko igandez, hurbilean banderak jarrita, ikurrina guztien gainetik. Ojo azken esaldi honi. Baneukan Nafarroako erresumaren ikur bat, eta arrano beltza, horra ene outfit abertzalea. Egun, Estatu burujabe, independente, subirano, edo, askatasuna ofizialki aitortu zaion herririk ez baldin badaukagu ere, banderen eztabaidan galtzen dugu denbora. Irabaztea zer den jakiteke gaudelako. Beharbada. Teorien erresuma gurea, praktika eta pragmatikaren herrixka. Baina ez dut euskal estandarte bakar bat hautatuko eta besteak baztertuko, ezen, kontatzen dena baizik ez denez gertatu.... gurtzen eta erakusten dena baino ez da existitzen egun. Eta agian, ez da existituko bihar.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
