Bridgestonen, beste lau greba egun eta Europar Parlamentura
Basauriko Bridgestone faktoriako langileak Europar Parlamentura joango dira asteartean, hilaren 29an, eta beste lau greba egun egingo dituzte ez baitute enpresarekin akordiorik lortu. Hori erabaki zuten atzo Basauriko lantegian enplegua erregulatzeko espedientearen kontra egindako bosgarren lanuzteko asanbladan.
Bihar berriro greba egingo dute, Basauriko lantegiko 335 langile eta Kantabriako Puente de San Miguelekoan beste 211 kaleratzeko enpresa zuzendaritzak duen asmoaren aurka.
Ostegunean bilera izan zuten langile-batzordeak eta zuzendaritzak, baina ez ziren inolako akordiotara heldu. Zuzendaritzak enpresatik kanpo langileak kokatzeko plana aurkeztu zuen, baina ez zuen sindikatuen oniritzirik jaso. Hauek industria plana egitea eta erregulazio espedientea bertan behera uztea eskatu zuten. Hilaren 30ean eta maiatzaren 1, 5 eta 6an egingo dute greba. Egun horietan, enpresa-zuzendaritzarekin berriro ere bilerak izango dituzte sindikatuek.
Horrez gain, langile batzordeko ordezkariak hilaren 29an Europar Parlamentura joango dira, Maiatzaren Lehenean manifestazioa egingo dute Bilbon egingo den mobilizaziora batzeko eta maiatzaren 5ean Madrilgo Japoniako Enbaxadara joango dira. ELAk funtsezkotzat jo ditu mobilizazioak espedienteari aurre egiteko.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
