Eraginak
Bilakaera esanguratsua izan du Malak Mattarren arteak azken urtebete eta erdian. Londresen “We Are Not Numbers” (Ez gara zenbakiak), Gazako hainbat gazteren bizipenak biltzen dituen liburuaren aurkezpen ekitaldian ikusleetako batek galdetu zion nola eragin dion 2023ko urriaren 7tik hona palestinarren kontra Israelek areagoturiko indarkeriak. Isilune labur baten ondoren, artista palestinarrak erantzun zion jadanik ez dela bere koadroetan kolorea erabiltzeko gai.
Genozidioa hasi eta hilabete batzuetara orain arte egin duen koadrorik handiena amaitu zuen Mattarrek: “No Words” (Hitzik gabe, 2024). Gogorra da zuri-beltzean egindako lana: indarrez hildako gizaki eta animaliak; eskuak bizkarrera lotuta ilaran doazen gizon erdi biluziak, suntsitutako horma batean zerbait idazten ari den mutikoa, “it will haunt you 4 ever” (beti izango duzu segika) dioen grafitia horman, metraileta mutikoarengana zuzentzen duen soldadua… Mattarren ustez, koadroak «erabat ikaragarria izan behar zuen, bestela ezingo zuen genozidioa zehaztasunez adierazi».
Pulitzer saria jaso berri du Mosab Abu Tohak, “The New Yorker”-erako idatzi eta Gazako palestinarrak pairatzen ari diren indarkeria azaltzen duen saio sortarengatik. Sariaren berri eman eta hurrengo egunean, poetaren emaztearen lehengusu bat eta haren familia hil zituen Israelek.

Carrera armamentista Marruecos-Argelia con Israel y el drama saharaui de fondo

La AN absuelve a Iratxe Sorzabal y reconoce «tratos inhumanos»

Una carta certifica que el Borbón estaba al tanto de Montejurra 1976

Sorzabal: admitir lo evidente tras 24 años insistiendo y muchos juicios
