Greba, Arabako adinekoen egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan
ELAk eta LABek beste lau greba egunera deitu dute -apirilean bi egunez egin zuten- Arabako adinekoen egoitzetan eta etxebizitza komunitario pribatuetan, maiatzaren 22an eta 23an eta ekainaren 4an eta 5ean, patronalak atzo deituta zegoen negoziazio mahaia bertan behera utzi ostean. Sindikatuek «borondate falta» leporatu diote patronalari.
«Aitzakia errealik gabe, gaur ez biltzea erabaki dute enpresek», salatu zuten. ELAren eta LABen arabera, patronalen jarrerak agerian utzi du «denbora irabazi» nahi dutela eta ez dutela «langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko borondaterik». Azaldu zutenez, bi sindikatuek proposamena helarazi zieten patronalei eta Arabako Foru Aldundiari, «momentu historikoa» dela ulertuta, eta «oso argi» adierazi zizkieten langileen eskakizunak.
Sei urte baino gehiagoko gatazka da adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitarioetako langileak pairatzen ari direna, eta sindikatuek lehentasun gisa markatu dute hari konponbidea aurkitzea. Hala ere, atzo bilera bertan behera utzi izanak pentsarazi die patronalak ez daudela bide berean.
Nabarmendu nahi izan zuten, halaber, Arabako Foru Aldundiak ez diola haien proposamenari erantzun ere egin. Hori dela eta, ELAk eta LABek langileen mobilizazioekin eta grebekin jarraitzea erabaki dute.

Carrera armamentista Marruecos-Argelia con Israel y el drama saharaui de fondo

La AN absuelve a Iratxe Sorzabal y reconoce «tratos inhumanos»

Una carta certifica que el Borbón estaba al tanto de Montejurra 1976

Sorzabal: admitir lo evidente tras 24 años insistiendo y muchos juicios
