Pisukidea hiltzeagatik, 16 urteko kartzela zigorreko adostasuna
Joan den urtean Iruñean pisukidea hiltzeagatik zinpeko epaimahaiarekin epaitu behar zuten gizonak aitortu egin zuen atzo leporatutakoa, eta 16 urteko kartzelaldia betetzearekin ados agertu zen.
Epaiketa hasi aurretik gauzaturiko adostasun akordioa izan zenez (Fiskaltza 25 urteko espetxe zigorra eskatzekoa zen), ez zen epaimahaia osatzeko beharrik ere izan, eta aldeek saihestu egin dute prozesu hori.
Epailearen aurreko ikustaldi laburrean, akusatuak gertakariak onartu zituen -«hilketa azpikeria larritasunarekin»- eta adierazi zuen ados dagoela defentsaren eta fiskalaren arteko akordioarekin: 16 urteko kartzela zigorra.
Gertakariak iazko uztailean izan ziren, auzipetuak beste hiru pertsonarekin partekatzen zuen alokairuko etxebizitza batean. Horietako bat zen biktima, 71 urteko gizonezkoa: mugikortasun arazoak zituen eta %43ko desgaitasuna.
Auzipetuak harreman txarra zuen biktimarekin, eta aurretik heriotza mehatxuak ere eginak zizkion, Fiskaltzaren akusazio idazkiaren arabera. Uztailaren 2ko goizaldean gertatu zen hilketa, bezperan akusatuak berak erositako 33 zentimetroko aizto batez.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
