«Bi arnas» emango du gaur ETB-1ek, Sorzabalen epaia dela eta
‘‘Bi arnas’’ dokumentala ikusi ahal izango da gaur, 23.40ean, ETB-1en. Lehen aldiz programatu du kate publikoak, hots, Auzitegi Nazional espainolak bere protagonista, Iratxe Sorzabal, torturatua izan zela epai bidez onartu ondoren.
Sorzabalek jazotako tratu txar haien eragina du ardatz dokumentalak. Presoak eta bere ama Mari Nieves Diezen artean sortu den isilune luzeari erreparatzen dio. Izenburuari dagokionez, honako hau adierazia du Jon Mikel Fernandez zuzendariak: «Metafora bat genuen hasieratik, arnasarena, bi arnasa horiena. Torturaren itolarri hori urarekin, itsasoarekin, lotzen da. Itsasoaren gogortasuna, olatuak harkaitzen kontra jotzea... arnasa falta horren metafora dira. Eta bitxia da; Iratxeri ez genion hau esan, baina espetxetik audioa bidali zigunean itsasoaren metafora aipatzen du berak ere». Paco Etxeberria forentsea, Serge Portelli epailea eta Nekane Txapartegi -hau ere torturatua- mintzo dira dokumentalean Diez eta Sorzabalekin batera.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
