Pantailan
Zenbat urte izanen genituen? Bederatzi bat urte? Maisuak gimnasiora eraman gintuen, ilaran, gure eskolak zine-kluba sortu zuelako. Zuri-beltzeko klasikoak ikusiak genituen ordurako, baina deusek ez ninduen prestatu egun horretarako. Programazioan: “La vita è bella”, lehen atxikimendua egiteko nazismoa eta gizadiaren aurkako krimenarekin. Haurrak ginen, baina jakin behar genuen zertaz kapaz zen gizakia. Oroitzen naiz nire masailetako malkoez, lehen aldiz pelikula baten aurrean. Zinema ez al zen bakarrik barre egin eta ongi pasatzeko? Dramaren dimentsioa ezagutu nuen.
Zirrarak inoiz ez direnez izoztuak, déjà vu bat bizi izan nuen ia hamar urte geroago, “Le Chagrin et la Pitié” dokumentala ikasgelan proiektatzean. Nazioarteko artxiboen eta mundu osoan jasotako lekukotasunen laguntzaz, ordura arte inoiz ikusi gabeko kolaborazionismo naziaren eta erresistentziaren ikuspegia proposatu zuen Marcel Ophüls zuzendariak.
Atzo hil zen Ophüls, Cannesko zinemaldiak Urrezko Palmarekin Jafar Panahi zinemagile irandarra Iranen errepresioari buruz egindako filmagatik saritu eta bi egunera. Martxoan “No Other Land” dokumental palestinarrak Oscar bat jaso zuen. Zer ikusiko dute bederatzi urteko etorkizuneko haurrek gure oraina haien iragana izaten denean?

¿La solución es que dimita Pedro Sánchez? «Talvez não»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Un diputado palestino lanza su «Yo acuso» a Israel y salva su continuidad

Cientos de perjudicados en el encierro de la villavesa
