Nafarroako Gobernuak torturaren beste 21 biktima aitortu ditu

Egiaren Garaia Da dinamikak atzo jakinarazi zuenez, beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman du Nafarroan torturaren biktimak aintzakotzat hartzeko prozesuak, beste 21 lagun biktima gisa onartu baitituzte.
«Gure herrian torturaren aplikazioak izan duen irismenaren lagin txiki bat baino ez dira», nabarmendu zuen Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak osatutako ekimenak.
Ohar batean erantsi zuenez, «orain arte aitortutako kasuen kopuruak argi eta garbi erakusten du hamarkadetan salatu dugun zerbait: tortura sistematikoki aplikatu dela Nafarroan eta Euskal Herri osoan». «Zergatik torturatu gintuzten ezagutarazi eta tortura ahalbidetu zuen testuinguru politikoaren arrazoiak mahaigaineratu behar diren bezalaxe. Hori baita berriro ere ez errepikatzeko bermerik eraginkorrena», azpimarratzen du.
Orain onartutako kasuak bost hamarkadatan jazo ziren; horrek erakusten du torturaren aplikazioa iraunkorra izan dela.
Halaber, oharrean hau dakarte gogora: «Tortura kasuak ez dira zenbaki hutsak, pertsonak baizik. Hamarkadetan zehar, pertsona askok isilean sufritu ditugu torturaren ondorioak, gure bizitzak eta gure hurbilekoenak markatu dituzten esperientzia traumatikoen pisua geurekin eramanez. Bada garaia, beraz, torturak gure herrian duen tamaina, dentsitatea eta intentsitatea jasotzeko. Oraindik ez baitira ezagutzen bere osotasunean».
ERANTZUKIZUN POLITIKOAK
Aurrekoetan bezala, indarkeria politikoa jasan duten pertsonak aitortza eskaera aurkeztera animatu dituzte. Izan ere, epea 2027ko uztailera arte irekita dago. Horretarako, nahikoa da info@egiarizor.eus edo nafarroakotorturatuensarea@gmail.com helbidera idaztea edo 948307715 telefono zenbakira deitzea.
Horrez gain, «erantzukizun publikoak nork bere gain hartu behar» dituela berretsi du ekimenak, eta uste du Nafarroako Gobernuak «aurrera egin behar» duela. Haren ustez, ekainaren 26a, Torturaren Biktimak Babesteko Nazio Batuen Nazioarteko Eguna, «data egokia izan liteke horretarako».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
