Grebara deitu dute Avanzahiri autobus zerbitzuan astebururako
ELAk, LABek eta Aurrerak greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako Avanza hiri autobus zerbitzuan; asteburuetan egingo dute, larunbatetik igandera, eta gaur hasiko dira. Deba bailara, Donostia-Bilbo, Gasteiz-Donostia, Gasteiz-Bilbo, eta aireportuko guztiak, Donostia-Loiu, Arrasate-Loiu, Gasteiz-Loiu lineetan izango du eragina.
Enpresaren «mehatxuen ostean», apirilean bertan behera utzi zuten greba, bi hilabetez protestan aritu eta gero. Atzo batzordeak gehiegizko lanaldiak dituztela salatu zuen Lan Ikuskaritzaren aurrean: Hitzarmenak urtean 1.650 gidatze ordu jasotzen ditu, baina urtean 200 ordu baino gehiago gehitzen zaizkio, hartze eta lagatze eginkizunei dagozkienak. Urteko ordu kopurua 1.870ekoa izatera hel daiteke.
18 EGUN GREBAN
Ikuskaritzak lanaldia negoziatzeko eskatu die aldeei, eta 18 eguneko grebaren ondoren, enpresak 10 orduko murrizketa eskaini du, «proposamen onartezina», Batzordearen arabera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera ere onartezintzat jo zuen: «Erabaki horrekin enpresa saritzen ari da, eta lanaldiaren erregulazioaren arloko gutxienekoak urratzen jarraitzeko aukera ematen dio». Horretaz gain, salatu zuten Avanza enpresak Lurraldebusen emakida hori kudeatzen duenetik, «flotak okerrera» egin duela.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
