Tolosako erietxe publikoa aurrera doa, baina alkateek zenbait kezka helarazi dituzte
Lau-bost urte barru aspaldiko aldarrikapena gauzatuko da Tolosan, Lakuako Osasun Sailak ziurtatu duenez: erietxe publikoa. Horrela jakinarazi zieten Alberto Martinezek eta Osakidetzako buruek Tolosaldeko alkateei ostiralean egindako bileran. 74 ohe eta hiru ebakuntza-gela izango ditu, Iurramendiko aparkalekuan kokatuko da (suhiltzaileen parkearen ondoan), eta Donostiako ESIren mende jardungo du. Horrekin batera, La Asuncion erietxeak izaera pribatuari eutsiko dio, ez da sistema publikoan sartuko Onkologikoarekin egin zen bezala.
Gauzak honela, hainbat kezka helarazi zituzten Tolosaldeko Mugimenduko alkateek bilera horretan, prentsa-ohar batean jaso dutenez. Bereziki, azken hori: «Erabat baztertu dute La Asuncion klinika publiko egiteko aukera. Gogorarazi diegu bertako langileen etorkizunak kezkatzen gaituela». Egun 300 inguru dira. Erietxe publikoa martxan egon arte, lizitazio berri bat egingo dute zerbitzua ematen jarraitzeko, helarazi zaie alkateei. Hauek, La Asuncion klinikako zerbitzua hobetzeko neurriak har ditzatela eskatu dute.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
