D. L.

Hil ostean ondorengoa izango duela baieztatu du dalai lamak

Igandean 90 urte beteko dituelarik, dalai-lamak bera hildakoan ondorengo bat izendatuko dutela berretsi du, horrela Tibet askatzearen aldeko borrokari eusteko eta komunitate tibetarraren lidergo espirituala bermatzen duen karguak iraun dezan. Txinari desafio egiten dio erabaki horrek.

Dalai-lamaren agerraldia.
Dalai-lamaren agerraldia. (Sanyai BAID | AFP)

«Dalai-lamaren erakundea betikotu egingo dela baieztatzen dut», adierazi zuen buruzagiak India iparraldeko Dharamshala hirian. McLeod Ganj monasterioan esan zuen hori, hiru eguneko 15. Tibeteko Erlijio Konferentziaren hasieran. Tibeteko budismo eskola eta monasterio nagusietako buruak bildu dira bertan, «lamak» edo «maisuak», horietako asko «rinpocheak», beren burua iraganeko jakintsuen berraragiztatzetzat dutenak.

“Voice for the Voiceless” azken liburuan iragartzen du dalai lamak bere berraragiztatzea Txinako lurraldetik kanpo, «mundu librean», jaiotako norbait izango dela.

Dalai-lamak Gaden Phodrang Trust-i, bere agintea eta ondarea kudeatzen dituen fundazioari, agindu dio bere berraragiztatzea bilatu eta aitortzeko. Batzorde horrek budisten tradizioetako buruei eta orakulu babesleei galdetu behar die, bilaketa «iraganeko tradizioaren arabera» egiteko.

Dalai-lamaren berraragitze prozesua erritu konplexua da, hau hil ondoren hasten dena. Goi lamek haur hautagai bat bilatzen dute pista mistikoen bidez; esaterako, laku sakratuetako ikuspenak... eta, gero, isilpeko probak egiten dizkiote bere nortasuna berresteko.

TXINAREN INJERENTZIA

Hori baliozkotzat jotzea panchen-lamari dagokio, bigarren figura garrantzitsuenari, baina Txinak 1995ean egungo panchen lama gisa ezagutzen den haurra bahitu zuen; horrela, errekonozimendu-katea hautsi eta ondorengoa izendatzeko autoritatea beretzat aldarrikatu zuen. Pekinek «bere panchen-lama» aurkeztu zuen, baina tibetarrek berehala arbuiatu zuten, «panchen faltsua» izendatuz.

Atzo iragarritako bide-orria da dalai-lamak Txinaren estrategiari emandako erantzun sendoena; Pekinek bere oinordekoa inposatu nahi duen separatistatzat jotzen du.

URTEBETETZEA

Ohiko soineko marroi eta horiarekin, bere komunitateko milaka kideren eta mundu osotik etorritako jarraitzaileen artean agertu zen astelehenean, 90. urtebetetzearen ospakizunean.

1935eko uztailaren 6an jaio zen Tenzin Gyatso eta 2 urte baino ez zituenean izendatu zuten tibetarren 14. buruzagi espiritual eta politiko, tradizio budistak agintzen duen bezala, bere aurrekoaren berraragitze izendatu ondoren.

1959an Txinako errepresiotik ihes egin zuenetik, Indiako Himalaiako mendietan eman du denbora gehiena.

2011n dalai-lamak bere karguaren botere politikoari uko egin, eta diasporak aukeratutako lehen ministro baten eta gobernu baten esku utzi zuen.

Azken urteetan dalai-lamak bera azkena izan daitekeela esan badu ere, azken erabaki hau «eskaera ugariei» erantzuteko eta «herriaren borondatea» betetzeko hartu duela esan zuen.

Konferentziak betiereko esker ona adierazi zion.



China critica la decisión

El Ministerio chino de Exteriores señaló que la reencarnación del dalái lama «debe respetar el procedimiento» y las leyes del país, además de asegurar que la sinización de la religión «no supone una restricción a la libertad religiosa».

«La reencarnación de los budas vivientes no es, en absoluto, solamente un asunto religioso interno. (...) Al contrario, refleja la soberanía nacional, la autoridad gubernamental, los principios religiosos y los sentimientos de los seguidores laicos», apunta Li Decheng, subdirector del organismo estatal Centro de Investigación Tibetológica de China, en la agencia oficial Xinhua. «Nunca se ha dado un caso en el que la decisión fuese tomada únicamente por el individuo reencarnado», insiste.

La Universidad de Alto Nivel del Budismo Tibetano de China sostiene que «cualquier supuesta reencarnación que se salte los rituales religiosos tradicionales, dentro o fuera del territorio chino, carecerá de legitimidad religiosa y no será reconocida por los seguidores del budismo tibetano».

Ambos artículos reclaman que la elección se lleve a cabo mediante un sistema de selección de nombres extraídos de una urna dorada, tal y como sucedió con la elección del reconocido por Pekín 11º panchen lama, rechazada a su vez por el líder exiliado, que nombró a su propio candidato. GARA