400 MILIA JUANITA LARANDO PATATXAN
Albaolan eraikitako Juanita Larando patatxak 400 miliako zeharkaldia egingo du, Galiziako ontzi tradizionalen XVII. Encontro-raino.

Galiziako ontzi tradizionalen XVII. Encontro-etara bidaiatuko du Albaolak. Uztailaren 17tik 20ra bitartean Ribeiran (Coruña) egingo da topaketa eta, aurreko edizioetan bezala, Albaolaren ordezkari batzuk itsasoz helduko dira: itsas zeharkaldia egingo dute Juanita Larando patatxan, 2023an Sada aldera egin zuten bezala. Ontzian 400 itsas milia inguru egingo dituzte Kantauri itsasoan zehar, haizeak lagunduta eta, zenbaitetan, arraunean. Itsas Kulturaren Ermandadea izendatu dute zeharkaldia, eta geldialdiak egingo dituzte portu esanguratsuetan: 2026ko Pasaia Itsas Festibala ezagutzera emateaz gain, bisitak eskainiko dituzte patatxaren barruan. Lehenengo geldialdia Getarian izango da bihar bertan, eta ondoren, Portugaleten, Santanderren, Gijonen, Cormen, Ribeiran eta Coruñan izango dira. Itsas zeharkaldia berezia izango denez -haizeak mugiaraziko du ontzia eta, beraz, klimatologiaren mende egongo da-, ezingo da eskala bakoitzaren data aldez aurretik zehaztu, eta ontzia heldu baino bi egun lehenago jakinaraziko da, Pasaia Itsas Festibaleko eta Albaolako sare sozialen bitartez.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
