Arma
Duela urte batzuk, orduko bikotekidea eta biok Belfasteko kaleetatik oinez genbiltzan, hiriko horma-irudietara eta gatazka politikoarekin lotura zuten bestelako guneetara bisitak gidatzen zituen Padraigekin. Bi ordu iraun zituen txangotik bueltan, turismo bulegora joan ginen begiz jota neukan Bill Rolstonen azken liburua erostera. Ehun bat horma-irudiren argazkiak biltzen ditu liburuak, Rolstonek idatzitako iruzkinek lagunduta. Horma-irudietako batzuk aski ezagunak dira, baina badira hainbat halako osperik ez dutenak Irlandako mugetatik kanpo.
1980ko hamarkadatik darama Rolstonek Irlanda iparraldeko horma-irudiak aztertzen, eta azken hamarkadetan Txilen, Kolonbian, Iranen eta Euskal Herrian bertan ibili da antzeko lana egiten.
Palestinan ere ibilia da Rolston, Gazan zehazki, okupazioaren salaketa eta oroigarri diren hainbat horma-irudi, baita palestinarren erresistentzia eta bizinahiaren adierazle diren horiek ere, dokumentatzen. Horma-irudi horietatik auskalo zenbatek jarraitzen duten zutik.
2023. urtearen hondarrean, Amal Abu al Sabah gazatar artista gazteak eraikin aurrietan horma-irudiak margotzeari ekin zion, genozidioaren dokumentu eta kronika modura. Horma-irudien eta, oro har, artearen indarrean sinesten du Israelgo okupazio armadak etxerik gabe utzi duen Sabahk. “Artea nire herrialdea defendatzeko arma da”.

¿La solución es que dimita Pedro Sánchez? «Talvez não»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Un diputado palestino lanza su «Yo acuso» a Israel y salva su continuidad

«Gu han lasai geunden. Bat-batean tiro egin ziguten, inolako arrazoirik gabe»
