LABek salatu du Tasubinsak BSH ixtearen kalteak ordainarazi nahi dizkiela langileei
Bertako 660 langileez harago, Ezkirozko BSH lantegiaren itxierak enpresa laguntzaileetako edo ekoizpen lerro esternalizaturen bat duten enpresetako langileak ere kaltetuko ditu. Hori gerta daiteke Tasubinsan. Enplegu zentro berezi honetan, ehun langile inguru ari dira BSHrentzat lanean. LABek salatu zuenez, Tasubinsak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu zuen eta langile guztien soldatak izoztu nahi ditu.
Tasubinsako LABeko ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Iruñean, enpresa hitzarmenari buruzko negoziazioak nahita blokeatzen ari dela salatzeko. Azaldu zutenez, «egoera onean» ez dagoelako ezin duela negoziatu argudiatzen ari da enpresa. «Funtsezko erabakiak» atzeratzen ari da eta horrek «ziurgabetasuna» sortu du langileen artean.
LABek jakinarazi zuenez, «dagoeneko nahiko prekarioak diren bere langile guztien soldatak izoztu nahi ditu Tasubinsak, epe mugarik gabe». Sindikatuko ordezkariek Tasubinsako zuzendaritzari eta Nafarroako Gobernuari -erakundearen finantzatzaile handi gisa- eskatu zieten berehala ekin diezaietela berriz hitzarmen duin bat lortzeko negoziazioei eta lan eskubide guztiak errespeta ditzatela. Hala ez bada, langileek mobilizatu eta ekintza publikoak eginen dituztela iragarri zuten.

¿La solución es que dimita Pedro Sánchez? «Talvez não»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Un diputado palestino lanza su «Yo acuso» a Israel y salva su continuidad

«Gu han lasai geunden. Bat-batean tiro egin ziguten, inolako arrazoirik gabe»
