Eta bueltan auskalo!
Udan udakoa. Edozerk dauka albiste balioa, ez dagoena ere berogarri. Horra, bero-bolada betean egon gara azken egunetan kontinente zaharrean zabal, bero-sapa hemendik bero-kolpea handik, izerdi flotan ere… Ulertzekoa da albistea izatea, bai, baina albisteagoa beharko luke izan albistegietan estatuek klimaren aldaketari aurre egiteko duten geldotasun programatua. Baina honetaz ezer gutxi, iragarkietan ere ez. Meteorologikoan albiste denak, kaletarren ondoeza (turistena batez ere); politikoan beharko luke izan, ondo egin eza! Baina ez, are gehiago, gure legebiltzarrek pertsiana itxi dutela irakurri dut nonon; kontuak kontu eta egoerak egoera, ez ninduke harrituko kartela ere jarri izan balute: “Udako oporretan gaude. Herria ezagutzeko Euskarabenturara joan gara. Parkatu eragozpenak. Eta bueltan auskalo! Behar izanez gero 112ra deitu”.
Udan udakoa. Jaiak han-hemen, festak eta bestak ere bai. Baina garaian garaikoa, berrikuntzekin datoz batzuk. Hara, droneak izango dira doneferminetan, airetik zelatari. Baina droneak drone, balkoitik jaurtiko duten txupinazoak misil jatorrarena egin dezala! Asmatu! Metal kritikoen bestelako erabilera helburu! Tira, entzierroen harira! Ni zezena banintz, azkenera helduta hainbat gizabanako izango nituzke adarretan pilatuta, esku-prentsaren arabera, burruntzi-pintxoa banintz bezala. Hori bai, zezen-plaza saihestu eta Euskarabenturara joango nintzateke…
Udan udakoa. Tourraren giroa bueltan. Jazzaldiak hemen eta jazarraldiak Gazan, uda izan edo ez izan, berdin. Bizimina minbizi bihurtua. Ez, koplari hark kantatu legez, ez gara hain onak benetan. Eta eredu izan dugun pentsalariak alde egin berri du beste eremu batera, zer pentsatua hemen utzita. Eutsi egingo diogu erronkari, bidaide batzuek orain 40 urte bafleari eutsi legez.

¿La solución es que dimita Pedro Sánchez? «Talvez não»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Un diputado palestino lanza su «Yo acuso» a Israel y salva su continuidad

«Gu han lasai geunden. Bat-batean tiro egin ziguten, inolako arrazoirik gabe»
