Kristauak gara
Azurmendi ezagutu eta berarekin ikasteko zorte handia izan nuen. Ez dut ahaztuko lehen egunean eman zigun ikasgaia. «Gu guztiok kristauak gara» esan zigun. Probokazioa zen, bai baitzekien ikasleren bat kontrakoa esatera ausartuko zela. Jainko batean sinesten ez zutenez kristauak ez zirela erantzun zioten ikasle lotsagabeei ea zer jaten zuten eta zer ez galdetu zien. Ikasleek gure gizartean jaten ditugun eta jaten ez ditugun animaliak zerrendatzeari ekin zioten. Joxe, zutitu eta arbelera hurbildu zen. «Deuteronomio», idatzi zuen, alegia, Moisesek israelitek jarraitu beharreko ikasgai eta legeak zeintzuk diren azaltzen duen Testamentu Zaharreko liburuki biblikoa. «Hor duzue erantzuna, zergatik gauza batzuk jaten ditugun eta besteak ez, aspaldi zerrendatuak daude».
Uda sasoian, Alemaniako, Belgikako, Herbehereetako eta Suitzako surflariek haien herrialdeko txapelketa nazionalak egiten dituzte, Portugalen, Frantzian, baita Euskal Herrian ere. Txapelketa hauetako bat Seignossen egin dute duela gutxi; zehazkiago, Alemaniako unibertsitateen arteko txapelketa nazionala Seignossen egin zuten, eta oihartzun handia izan du bertan hartutako irudi batek.
Maya Sauer, 25 urteko surflaria, likra gorriarekin ari zen lehian. Txapelketa eremuan zenbait surflari traba egiten ari ziren, baina ez ziren bertakoak, ez ziren frantsesak, alemaniarrak baizik. Sauerrek olatu bat hartu zuenean, han egon behar ez zuen surflari horietako batek olatua lapurtu zion, bortizki bultzatu eta uretara bota zuen, eta, gainera, iseka egin zion.
Sare sozialetan zabaldu zen bideoaren iruzkinetan emakumeekiko begirune falta eta hurkoarekiko errespetu falta aipatzen zituzten eztabaidan parte hartu zutenek. Nahi dutena esango dute beti salbuespenak justifikatzen dabiltzanek, baina nire esperientziaren arabera, herrialde inperialistetako herritarrak inperialistak dira; ez da kasualitatea herbeheretarrek, belgikarrek eta alemaniarrek Afrika marra zuzenekin zatitu izana. Mundua horrela ikusten baitute: zapalduak eta zapaltzaileak.
Guri gustatu ala ez, jainkoan sinetsi ala ez, euskaldunok kulturalki kristauak garela ikasi nuen Joxe Azurmendirekin. Gero nire kabuz ikasi dut antzeko patroiak nonahi aurki daitezkeela. Adibidez, hurkoa zapalduz estatu indartsuak eraiki dituzten herrialde inperialistetako herritarrak inperialistak direla, baita eguneroko gauza txikienetan ere.
Seignosseko bideoa adibide bat da, inperialisten ideologiaren ondorio bat gehiago, arrazismoa eta matxismoa.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
