Galdakaotik Bilboko Kirikiño ikastolara jauzi egingo du Ibilaldiak bere 48. edizioan
Aurten Galdakaon helburu guztiak bete ondoren, Txurdinaga auzoko Kirikiño ikastolak hartuko du Ibilaldiaren lekukoa. 2026ko maiatzaren 31n ospatuko da, «Hiri Kiribili Bil!» lelopean.

2025eko Ibilaldiaren balantzea egin eta 2026ko edizioa aurkeztu zuten atzo Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak lekukoa Bilboko Kirikiño ikastolari pasatu zion, eta, ia 40 urteren ondoren, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Santutxuko kaleetan ospatuko dute Bizkaiko ikastolen jaia.
Aurtengo ikasturtea neketsua baina positiboa izan dela onartu zuen Oihane Arana Eguzkibegi ikastolako lehendakariak. Haren esanetan, «helburu guztiak bete» dituzte: «Euskara erdigunean jartzeko aukera izan genuen Galdakaon, giro aparta egon zen eta egun borobila izan zen».
Bizkaiko ikastolen urteroko jaia Kirikiño ikastolak antolatu beharko du datorren urtean. 2026ko maiatzaren 31n izango da hitzordua, eta, Kirikiño ikastolako artezkaritzako kide Garikoitz Zaldibarrek aitortu zuenez, helburuarekin bat egiten du Bilboko ikastolak: «Euskara, hezkuntza, komunitatea eta herrigintza uztartzen ditu Kirikiño ikastolak».
«HIRI KIRIBILI BIL!»
Hitz joko alai bati heldu diote datorren urteko Ibilaldia aurkezteko. Ikastolako ikasle, familia eta langileen arteko sormen prozesu kolektiboaren emaitza dela esan zuten.
«Euskara Bilbo hirian zabaltzea eta erdigunean jartzea dira asmo nagusiak, eta horri egin nahi dio erreferentzia leloak ‘hiri’ eta ‘bil’ hitzak erabiliz. Gainera, ‘kiribil’ hitzak ‘espiral’ esan nahi du, buelta bakoitzean euskararen aldeko urrats berria egiten duen kiribila», argitu zuten.
Euskaltzaindiaren egoitzan eginiko agerraldian, helburu nagusi bat ezarri zuten: Bilbo euskalduntzea. Horretarako, euskararen transmisioa eta erabilera erdigunean jartzen, euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eskaintzen eta hezkuntza eraldatzailea eta berritzailea bultzatzen saiatuko dira Kirikiño ikastolakoak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
