Orio eta Arraun Lagunak liderrak garaipenaren bidera itzuli dira
Larunbatean Kontxan gertatu ez bezala, atzo, Zierbenan, hirugarren garaipenak eskuratu zituzten «mirotzek» eta donostiarrek. Oriok bigarren luzean apurtu zuen estropada, eta Arraunek berriro ere bigarren postua lortu zuen Orio izan zuen aurkari zuzena.

Eusko Label eta Euskotren Ligak hasi aurretik, denek edo ia denek jartzen zituzten Orio, gizonetan, eta Arraun Lagunak, emakumeetan, faborito garbienak bezala. Larunbatean, Donostiako badian, hirugarren izan ziren “mirotzak” eta donostiarrak, baina atzo Zierbenako uretan liderrek garaipenaren bidetik jarraitu zuten eta hirugarren bandera eskuratu zuten biek ala biek.
Eusko Label Ligan, Gorka Aranberri patroia bere arraunlariei nahiko lasai hitz egiten ikusteak nolabait esaten du trainerua zein nagusitasunekin gailendu zen. Izan ere, bigarren luzean beste martxa bat jarri zuen eta pixkanaka aldeak handitzen joan zen Zierbenarekiko. Etxeko ontzia amorru biziz atera zen, baina ez zitzaion estrategia ondo atera. Donostian arraunlari ugari erreserbatu zituen atzoko estropadarako, baina ezin izan zuten garaipena erdietsi.
Atzetik, asteburuan oso irregularra izan den Donostiarrak eta Bermeo Urdaibaik, larunbatean garaile eta bigarren izan zirenek, ezin izan zuten aurrekoen itzala jarraitu eta, ez hori bakarrik, Hondarribia bizkaitarren aurretik sailkatu zen. Getariak, bestalde, gipuzkoarren aurretik egin zuen.
Asteburuan lan fina egin duen beste bat ziklo berri batean sartuta dagoen Hondarribia da. Berdeek bosgarren postua sinatu zuten larunbatean, eta atzokoan hirugarren izan ziren bigarren txandatik.
Azkenik, lehen txandan aritzen diren ontziek gauza asko izaten dituzte erakusteko. Ondarroak eta Kaikuk aurreko eguneko sailkapen txarra hobetzea zuten helburu. Lehenengoek arantza kentzea lortu zuten, baina “Bizkaitarra” ontziak putzuan sartuta ikusi beharko du bere burua beste astebetez, Cabok bezalaxe.
IAZKO ARRAUN LAGUNAK
Baliteke Arraun Lagunak garaipenera ohituta egotea. Iaz den-dena irabazi zuten Euskotren Liga eskuratzeko. Baina larunbatean, etxean, Donostiako badian, hirugarren izan ziren, eta baliteke arantza hori barruan izatea. Bada, atzo kendu egin zuten, denboraldiko hirugarren bandera eskuratuz.
Atzetik, Oriok bigarren postua errepikatu zuen, orain arteko estropada guztietan bezalaxe. Hirugarren postuan, lehen txandan aritu zen Astillerok amaitu zuen. Larunbatean irabazle izan zen Tolosaldeak, aldiz, ezin izan zuen kantabriarren denbora hobetu, eta Hondarribiak, larunbatean ohorezko txandan aritzeko aukera lortu bazuen ere, Zierbenan denborarik txarrena egin zuen. Aipatzekoa da lehen txandan foto-finishak erabaki zuela helmugako ordena: Donostiarra, Hibaika eta Zumaia.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
