Paul FAITH AFP
BEGIRADA

Eliza katolikoaren krimenak lurpetik ateratzen

Irlandako agintariek atzo hasi zituzten 800 haurtxo inguru hobitik ateratzeko lanak. Ustez, Laguntza Onaren Ahizpen komentuan lurperatuta daude, Tuam-en. Catherine Corless herriko historialariak (irudian) azaleratu zuen eskandalua, haurren 796 heriotza-ziurtagiri aurkitu zituenean, lurperatze-ziurtagiririk gabe. Izan ere, 1925etik 1961era ama ezkongabeen harrera-etxe gisa funtzionatu zuen komentuak. Aurkikuntza horren ondoren, batzordea sortu zen 2014an, Irlandan egon litezkeen beste hobi komun batzuk ikertzeko.