Gasteizko TAO berriak beste sei kale hartuko ditu, bizilagunek eskatuta
Gasteizek TAO gune berriak jarriko ditu abian, auzo- eta merkataritza-elkarteen alegazioak entzun ondoren. TAO arautzen duen ordenantza berrira aurkeztu dira, eta astelehenean onartu dira Tokiko Gobernu Batzarrean. Bihar igaroko dira dagokion batzordetik, eta ostegunean onartuko da behin betiko Udalbatzan. Ordenantza irailaren 15ean sartuko da indarrean.
Alegazio-prozesuaren ondoren egindako aldaketa nagusietako bat San Martin auzokoa izango da. Zehazki, TAO gunea beste sei kaletara zabaltzea erabaki da. Ama Teresa Kalkutakoa, Miren Martinez Saez del Burgo, Mediterraneo etorbideko 2., 4. eta 6. atariak, Maria Josefa Jesusen Bihotzarena eta San Balentin Berriotxoa gehitu dituzte.
Gasteizen TAO antolatzen duen ordenantzaren arautze berria, plazak 6.000tik 11.000ra handituko dituena, hasiera batean maiatzaren amaieran onartu zen Udal Gobernuko taldeek (PSE eta EAJ) Elkarrekin alderdiarekin lortutako akordioari esker.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
