Maren Otegi musikari zarauztarrak «Noraezean» diskoarekin debuta egin du

Zazpi abesti eta hasiera eta bukaera biribilduz, horrela hartu dezakegu ‘‘Noraezean’’, Maren Otegiren estreinako lana. ‘‘Nora’’ izeneko pianoko konposizio batekin hasten da ibilbidea, intro moduan datorren abestiarekin. Kontua da, azken ‘‘Ezean’’ abestira iritsitakoan, zikloa ixten duela Otegik, bi kantuak elkar hartzen baitute gure belarrietarako.
“Sentsazio arraro bat” da, hala ere, bigarren tokian topatu dugun kantua. Norbera lekuz kanpo topatzearen inguruan hitz egiten duen abestia, bateriak indar handia ematen diona eta ahotsaren oihartzunak bete egiten duena.
“Azken pausoa” abestian berriz amildegi baten aurrean harrapatuta dagoen pertsona baten itomenaz hitz egiten digu Otegik. Bizipen pertsonal gogorretatik idatzitako testua, baina kanporatzeko indarra izan duena. Nabari zaio bere instrumentua pianoa dela, gustu handiz jota baitago guztia. Gitarra eta baxuak, ordea, gordin entzuten dira, haien izaera organikoa mantendu nahi izan baitu zarauztarrak.
“Maitasunari beldurra" abestian ere minetik kantatzen ari zaigu Maren Otegi, nahiz eta ondo maitatzearen aldarria egitea duen helburu kantu honek.
“Su ala errautsa” abestian harreman baten biziraupenaz hitz egiten digu, kantu nahikoa eklektikoa dena. Zati oso desberdinak ditu, musika afrikarra eta Karibekoa uztartu ditu abesti honetan, perkusio asko eta teklatu desberdinak entzunez, baita halako batukada zati bat ere.
Araxes estudioan grabatu du Otegik. Edizio fisikoa ere eskuragarri dago nahi duenarentzat; horretarako, bere sareetara jo eta harremanetan jarri beharko da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
