Jean-Dominique Iriart hil da, Larraineko auzapez «gorria eta abertzalea»
Jean-Dominique Iriarte, Zuberoako aldarrikapenak aitzina eramateko etengabe lan egin zuen Larraineko auzapeza, atzo zendu zen. Bere heriotza kolpe handitzat sentitu dute borrokan lagun izan dituzten lagunek, eta dolu mezuak ugariak izan ziren.
Zuberoako herri ttipi bateko semeak lurraldearekiko mugarik gabeko atxikimendua garatu zuen. Euskal Herria ardatz harturik, borroka unibertsalak bere egin zituen: justizia soziala, herrien arteko elkartasuna, kultur aniztasuna.
11 eta 20 urte artean Zuberoatik kanpo ibili ondoren, herrira bueltan, emeki-emeki pizten ari zen aldaketa politikoaren motorrari olioa emateko tenorea heldu zitzaion. Euskal Herriko Alderdi Sozialistako (EHAS) kide bilakatu zen, 1980an desegin zen Ipar Euskal Herriko lehen alderdi abertzalea.
«Hori izan da atxiki dudan alderdi bakarra. Geroztik nahiago izan dut libre jarraitu», adierazi zuen bere burua «gorri eta abertzale» gisara azaldu zuen auzapezak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
