Aritz SANTAMARIA
BOISE
BOISEKO JAIALDIA

Hitzaldiak, erakusketak eta mintzodromoak Unibertsitatean

Boiseko State Unibertsitatean euskal astea antolatu dute, ospatzen ari den Jaialdiarekin uztartuz. «Zortziak bat» sinposioa zuzendu du Ziortza Gandariasek, eta euskal diasporaren «esplorazio global» gisa definitu du, NAIZ irratiari eskainitako elkarrizketan. Bi egunerako, hitzaldiak, erakustaldiak, mintzodromoak eta beste hamaika ekitaldi prestatu dituzte campusean.

Boiseko State Unibertsitatean euskal diaspora gertutik ezagutzeko bi eguneko topaketak antolatu dituzte.
Boiseko State Unibertsitatean euskal diaspora gertutik ezagutzeko bi eguneko topaketak antolatu dituzte. (GARA)

Basque Block inguruaz gain, beste arnasgune bat du euskal diasporak egun hauetan Boisen. Izan ere, Boiseko State Unibertsitatean euskal diaspora gertutik ezagutzeko bi eguneko topaketak antolatu dituzte. “Zortziak bat” nazioarteko sinposioa da, euskal kulturaren eta diasporaren agertokia, eta Ziortza Gandarias zuzendariak NAIZ irratian azaldu zuenez, «euskal gaiak babestu eta lankidetza bultzatzea du helburu».

Ekintza akademiko, kultural eta artistikoak gauzatu dituzte diasporaren gaian adituak direnekin. Euskal diasporan «oso gertu» sentitzen baita «herria», eta hori erakutsi nahi dute euskal astean. Halaber, euskal asteak «harreman transnazionalak» estutzeko asmoa duela adierazi zuen Gandariasek; «unibertsitateen artekoa bereziki», zehaztu zuen.

Gandariasekin batera, John Bieter, Jon Ysursa eta Meggan Laxalt aritu ziren, eta, euskal diaspora ezagutarazteko gogoa ipar izanda, lan egin dute. Nazioarteko sinposioaren barruan mintzodromoa egin zuten, «euskarak bere lekua izan dezan». Erakustaldi eta hitzaldiek ere lekua izan dute euskal astean.

Horietako bat Iñaki Arrietak eskaini duen hitzaldia izan da, “Lertxun-marrak” ikerlanean oinarriturikoa. Iñaki Arrieta Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao liburutegiko zuzendaria da, eta, NAIZ irratiari eskainitako tartean, egindako ikerketa aurkeztu zuen.

Euskal artzainek Ameriketako Estatu Batuetan utzi duten ondare materiala ikertu dute Nevadako Unibertsitateak, Boiseko Unibertsitateak eta Kaliforniako Bakersfield Unibertsitateak lankidetzan. Proiektuak “Lertxun-marrak” du izena, eta artzainek zuhaitzetan utzitako marrazkiak eta idatziak ikertu dituzte. «Euskal komunitateak Ameriketan utzi duen ondarea dokumentatzea, gordetzea eta zabaltzea da helburua», zehaztu zuen.

Arrietak elkarrizketan azaldu zuenez, idatziek artzainen bizimodua islatzen dute: «Artzainen barne bizitzaren zertzeladak dira». Lertxun-marrek beste artxibo bildumak baino informazio gehiago eskaintzen dute barne bizitza hori ulertzeko, ikertzailearen esanetan.

Zuhaitzetan, gehienbat, idatziak ageri dira; Arrietak nabarmendu du lertxun-marrarik ohikoena leku baten izena dela, datarekin batera. Egutegi-zuhaitzetan, non data ezberdinak kateaturik ageri diren, emozioak ikus daitezke: «Denboraren joan-etorria eta bakardadea islatzen dira mota horretako lertxun-marretan». Ikerlariak artzainen arteko «txantxak» ere dokumentatu dituztela nabarmendu du; lertxun-marrak garaiko beefak ote ziren?

HIRUGARREN EGUNA

Boiseko State Unibertsitatean sinposioak hirugarren eguna izango du. Besteak beste, hitzaldia emango dute Ander Elordui, Iñaki Gorizelaia eta Maialen Gorizelaia gazteek, euskal gazteriaren eta diasporaren arteko harremanaz. Mintzodromoa eguerdiko ordu batean hasiko da.

Jaialdiko egitaraua hizpide, kirol gaua izango da eguneko ekitaldi nagusia. Arratsaldeko zazpietan hasita Idaho Arenan herri kirolak ikusteko aukera egonen da. Beranduago, Basque Blocken dantzaldiak, iluntzeko 20.00ak aldera.

ZORTZIGARREN EDIZIOA

1987an ospatu zuten lehen aldiz Jaialdia Boisen, eta aurtengo edizioa 8.a da, euskal diasporak duen osasun onaren seinale. Jaialdia ospatu aurretik, NAIZ Irratian Ana Mendiola, antolakuntza taldeko kidea eta Ander Caballero, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia izan ziren; bakoitzak ikuspuntu batetik biziko du aurtengo edizioa.

«Gogotsu» eta «urduri» agertu zen Mendiola; izan ere, hamar urte igaro dira azken ediziotik. Mendiolak aurretiko prestakuntzan egin duten lan handiak etekina izango duela espero du. Aurtengo jaialdia «sei eguneko jai handi» gisa definitu zuen antolatzaileak, helburu argi batekin: «Euskaldun guztiak batzea dugu helburu».

Ana Mendiolak NAIZ irratiari azaldu zionez, 30.000 pertsona Boisera hurbiltzea aurreikusten zuten Jaialdiaren egunetarako. «Australiatik lagun talde bat etorriko dela badakigu», zehaztu zuen. Jaialdiaren arrakastak, Mendiolaren hitzetan, euskal diaspora osasuntsu dagoela adierazten du, eta, horren harira, beste hainbat euskal etxek egiten duten lana goraipatu zuen. Euskal etxeen arteko harremana «ona» eta «estua» dela nabarmendu zuen.



Campus transoceánico con Boise

El lehendakari Imanol Pradales anunció ayer la creación de un futuro campus transoceánico entre EHU y la Boise State University (BSU), cuyos primeros pasos está previsto en el área de la ingeniería. «Nuestro objetivo es dar un nuevo paso en el camino del futuro campus transoceánico», subrayó durante una gala organizada con motivo del Jaialdi 2025.

Según informó Lehendakaritza, la BSU cuenta en la actualidad con un centro propio de estudios vascos. Su creación e impulso se remonta al año 1974 cuando llegó a la localidad de Oñati el primer grupo de procedente de Boise para especializarse en estudios vascos.

«Uno de los organizadores del intercambio era Pat Bieter quien se casó con Eloisa Garmendia, de Larrabetzu, descubriendo junto a ella la cultura vasca. Esa primera conexión de Pat Bieter durante el intercambio estudiantil llevó a la formación del Boise State’s International Education Program, y posteriormente inspiró a su hijo John a crear el Centro de Estudios Vascos, que sigue vigente y que cada año acoge más de 600 estudiantes», apuntó el Ejecutivo.

Además, Lakua ha renovado el convenio entre el Instituto Vasco Etxepare y la Boise State University para posibilitar que se puedan seguir estudiando la lengua y cultura vascas en la BSU. El objetivo es poner en marcha un nuevo programa de apoyo a la investigación en torno a los estudios vascos y garantizar el futuro de la cátedra Eloise Garmendia Bieter, en marcha desde 2015. GARA