Txistu doinuak bidelagunak izango dira Boiseko Jaialditik AEBko beste zenbait txokotara
Bilboko 11 Buru txistu elkarteak bidaia egingo du AEBn. Bidaiaren lehenengo geltokia Boise izan dute, Jaialdian. Txistulariek esperientzia «paregabea» izan dela aitortu dute NAIZ irratian.

Bilbon elkartu arren, Bizkaiko txoko ezberdinetakoak dira 11 Buru txistu elkartea osatzen duten txistulariak. Oraindik bidaia luzea dute aurretik. Boiseko Jaialdian parte hartu ondoren, San Franciscon, Elkon eta Gardnervillen egongo dira.
Jaialdiaren testuinguruan, taldeko Jasone Akiza, Edurne Orbea, German Ereña eta Carlos Monge NAIZ irratian mintzatu dira.
Boiseko esperientzia «izugarria» izan dela aitortu du Orbeak. Akiza, «oso pozik», haren iritziz egin dituzten ekitaldiak «oso ongi» atera baitira. Kaleko giroa «paregabea» dela adierazi du Akizak, jendetza batu zaiela. «Lehen egunekoa ikaragarria izan zen. Sorgin dantza bat zirudien», adierazi du Orbeak.
Ereña oso eskertuta dagoela nabarmendu du, batez ere izan duten harrerarekin: «Euskal museoan jotzeko aukera ez dut inoiz ahaztuko». Izan ere, Ereñaren ametsa Ameriketan jotzea zen, eta «ikaragarria» izan dela onartu du.
Mongek, taldeko txistulariak, Ameriketako Estatu Batuetan lan egiten du, eta hark antolatu du bidaia. «Euskal etxeekin harremana egin eta erantzuna hobe ezina izan da: denek erantzun positiboa eman digute», azaldu du. Edonola ere, aurretik duten bidaia «are interesgarriagoa» izango dela uste du, bere hitzetan, euskal komunitate txikiagoak ezagutuko dituztelako.
SEIGARREN EGUNA
Boiseko Jaialdiaren seigarren eta azken egunean, goizeko 11etatik arratsaldeko 16etara Expo Idaho Centerren ekitaldi ezberdinak izan ziren, tartean Oinkari euskal taldearen dantzaldia. Haren ondoren, festak basque blocken jarraituko zuen, dantza eta musika gehiagorekin. Bezperan, Neomak, Amuma Says No eta Gatibu taldeek publikoa zoratu eta dantzan jarri zuten Idaho Central Arena aretoan, egunotan bizi izan den giro apartaren erakusgarri.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
