Bera Bera eta Beti Onak, La Riojarekin batera, Egiako txapelketari ekiteko prest
Gaur Bera Bera-La Rioja jokatuko da; bihar, Beti Onak-La Rioja; eta ostegunean euskal derbia izango da. Partida guztiak 18.30ean jokatuko dira.

Eskubaloiko emakumeek denboraldiaurrea prestatzen segitzen dute, Liga hasierara ahalik sasoikoena iristeko. Eta gaurtik ostegunera bitartean proba bikaina dute Liga Guerrerasen arituko diren Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti Onak-ek. Izan ere, Egiako txapelketa kutuna dator, aurten berriro ere hiru talderen artean jokatuko dena.
Gaur Bera Berak eta Grafometal La Riojak jardungo dute, 18.30etik aurrera. Bihar, Beti Onak eta Grafometal lehiatuko dira ordu berean; eta etzi euskal derbia izango da jokoan, beti 18.30ean.
Bi euskal taldeak elkarren aurka aritu ziren larunbatean Lekunberriko lagunartekoan. Bera Berak irabazi zuen (22-34). Biek Europan jokatuko dute aurten, baina beste hitzordu batzuk ere konpartituko dituzte. Irailean Iberiar Superkopa jokatu beharko dute Iruñean, Bera Berak Liga irabazteagatik eta Beti Onak-ek Kopako txapeldunorde bezala.
Lekunberrikoa proba ona izan zen, donostiarrek egin dituzten lau fitxaketak ikusteko. Lau jokalariek itxura ona eman zuten.
Wigginsek, Lucia Pradesen bajaren aurrean, lehen 20 minutuetan atepean egindako lana adierazgarria izan zen, bederatzi geldiketa egin zituen eta. Amores izan zen golegile nagusia, sei golez. Somazak hiru sartu zituen. Eta Kruijswijkek abiadura eman zion Gipuzkoakoen erasoari.
Gaurko partidarako Imanol Alvarezek deialdi bera osatuko du: Wiggins, Zabala, Prades, Erauskin, Rodrigues, Tchaptchet, Kruijswijk, Karsten, Amores, Etxeberria, Somaza, Ogonovszky, Gavilan, Alvarez, Hernandez eta Arroyo. Ostegunean Urretabizkaia, Murgiondo eta Vazquez, taldean entrenatzen ari direnak, sartzeko asmoa du ermuarrak.
BETI ONAK: GUTXIENEZ BI BAJA
Atarrabiako taldearen norgehiagoka ikusteko bihar arte itxaron beharko da, baina segurua da gutxienez Patricia Encinasek eta Libe Arruabarrenak ezingo dutela jokatu.
Lehenengoa, abuztuaren 7tik 13ra bitartean Txinan ospatzen ari den World Games 2025 txapelketan lehiatzen ari da. Txapelketa honek Olinpiar Jokoetan lehiatzen ez diren diziplinetako Munduko Jokoak hartzen ditu.
Libe Arruabarrenari III. mailako belauneko bihurdura laterala diagnostikatu diote, eta horrek 12 aste inguru kantxetatik kanpo edukiko du.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
