GARA
BILBO

Bilboko Konpartsak: «Horrelako Aste Nagusia ezinezkoa litzateke auzolanik gabe»

Bilboko Konpartsak Federazioak positiboki baloratu du Aste Nagusian antolatutako 600 ekintza baino gehiagotan izandako parte hartzea. Aldarrikatu duenez, konpartsarik gabe Aste Nagusia ez litzateke gaur egun dena izango. Gertatutako eraso arrazistak, sexistak, eta LGTBIQ+fobikoak salatu ditu, baita Udaltzaingoaren jarrera ere.

Aste Nagusian izandako parte hartzea goraipatu dute Bilboko konpartsek.
Aste Nagusian izandako parte hartzea goraipatu dute Bilboko konpartsek. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Marijaia Arriagako balkoian agertu zenetik era guztietako ekintzez gozatzeko aukera izan da Bilboko Aste Nagusian: haurrentzako tailerrak, kontzertuak, azokak, bazkariak, kirol ekimenak itsasadarrean eta Areatzan… Bilboko Konpartsak federazioak ohar baten bitartez nabarmendu duenez, horrelako Aste Nagusia «ezinezkoa litzateke auzolanik eta lan boluntariorik gabeko Bilbo batean». Horregatik, Areatza larrosaz jantzia ikusi dugu azken bederatzi egunetan Txosnen aldeko ekimenaren harira.

«Balioan jarri nahi dugu Aste Nagusian egon den giro aparta. Guztion artean eraikitzen ditugun jaiak elkarrekin gozatzea dugu helburu, kaleak dantzaz, barrez eta musikaz betez. Horretarako ezinbesteko izan ditugu Olatz Agirre, txupinera, eta Francis Diaz, pregoilaria. Egunero-egunero, euripean zein izerditan, Aste Nagusiaren taupada izan dira. Bihotzez eskertzen dizuegu zuen umorea, prestutasuna eta Aste Nagusia are nagusiago egiteko egin duzuen guztia», adierazi dute konpartsek.

LEHIAKETA GASTRONOMIKOAREN GARRANTZIA

Antolatutako ekintzek izandako parte hartzea positiboki baloratu dute konpartsek. Eguraldiak lagundu ez duen arren, Areatza jendez lepo egon da egunez zein gauez. Lehiaketa Gastronomikoa da ardatzetako bat Aste Nagusiko egunetan zehar. Aurten, aldaketak egin dituzte antolakuntzan eta egun kopuruan, eta emaitza «primerakoa» izan dela azpimarratu dute. Izan ere, konpartsek Lehiaketa Gastronomikoaren lantaldea saritu du Bandera Urdinarekin.

Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako lana saritzen duen moduan, bandera marroiak oztopatzen dutenei ematen die Bilboko Konpartsak federazioak, eta aurten, Bilboko Udaltzaingoari eman diote: «Bandera hori emateko arrazoiak bat baino gehiago izan dira: Jaigunera sartu eta bertatik irteteko trabak jarri dizkigute konpartsakide eta langileei, kale saltzaileak jazarri dituzte, eta oro har, eman diguten laguntza eskasa izan dela baloratu dugu. Salatu nahi dugu, kale gorrian bizi diren Gas plazan lo egiten ari ziren pertsonak bertatik bota eta Arriagara bidali zituztela, inolako azalpenik gabe».

ERASOEN AURKAKO ERANTZUNA

Konpartsek Aste Nagusian zehar egondako intentsitate anitzetako eraso arrazistak, sexistak, eta LGTBIQ+fobikoak gogor salatu dituzte. Ostegunean, 21ean, berriro aktibatu behar izan zuten protokoloa, hain zuzen ere, aurreko gauean egondako eraso LGTBIQ+fobiko oso larri baten ostean. Horren ondorioz giza kate eta kontzentrazio oso jendetsua deitu zuen Jai Batzorde Mistoak.

«Oso baliagarria zaigu erasoen aurkako protokoloa abian jartzeko egiten dugun elkarlana. Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei, eta erasotzaileek entzun dezatela aurrean gaituztela, erasotuak ondoan gaituen gisara», adierazi dute Konpartsek.

Aurtengo edizioa elkartasunez blaitutakoa izan dela nabarmendu du Bilboko Konpartsak federazioak, izan ere, Palestinaren aldeko ikurrak, hainbat kontzentrazio, manifestazioa eta mosaikoa egin dituzte astean zehar «herri horren sufrimendua ahazten ez dugun seinale». Horrez gain, ikurrinaren omenaldia baliatu zuten harreran lan egiten duten eragile anti-arrazisten aldeko ekitaldia egiteko, «Euskal Herri anitza eta solidarioa elkarrekin eraikitzen jarraituz».

EH BILDUK JAI EREDUAREN ARRAKASTA GORAIPATU DU

Maria del Rio EH Bilduren Bilboko udal taldearen bozeramaileak, eta Garazi Pereak zinegotzi eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariak, Aste Nagusiko jai-ereduaren «arrakasta» nabarmendu zuten atzo Udaletxean egindako agerraldi batean, «herriak eta herriarentzat sortutako jaia, Bilboko konpartsek eta bilbotarrek egiten duten borondatezko lanari eta ahalegin komunitarioari esker».

Azaldu dutenez, Udalak emandako datuen arabera, 1,5 milioi pertsonek parte hartu dute Aste Nagusian, «Bilbon pertsona gehien mugitzen dituen ekitaldia izanik».

Indar subiranistaren ustez, horrek guztiak «agerian uzten du Bilboko Aste Nagusiaren jai eredu herrikoia arrakastatsua dela erabat». Ildo horretan, txosnak, «edariak zerbitzatzeko barra bat baino askoz gehiago dira, jai herrikoien bihotza eta gure nortasun kolektiboaren isla, alegia», azpimarratu zuten bozeramaileek. «Txosnak borondatezko lanetik sortzen dira, eta, horietan, adin guztietako pertsonek elkarrekin espazio libreak, parte-hartzaileak eta herriari irekiak eraikitzen dituzte», gaineratu zuten.

Bestalde, Bilboko Udal Gobernuak hainbat arlotan erakutsitako kudeaketa «gaitasun falta» kritikatu du. Horien artean, aipatu dute abuztuaren 16an, Abandoibarran ospatu behar ziren Kai Nakai, Maren y Olatz Salvadorren kontzertuak bertan behera gelditu zela. EH Bilduk galdera sorta bat aurkeztu du gertatutakoari buruzko informazio gehiago biltzeko asmoz.

EH Bilduko kideek ezka agertu zuten Udal Gobernuak kaleko salmentari nola heltzen dion ikusita, adibidez, kalean saltzen zuten pertsonen behin-behineko lo egiteko lekua deseginda. «Manteroen egoerari erantzun bat eman behar zaio, eta erantzun horrek politikoa eta soziala izan behar du, ez, ordea, poliziala», azpimarratu zuten.



Aburto apunta que Ticket Bai será obligatorio en las txosnas

El alcalde de Bilbo, Juan Mari Aburto, dijo el domingo que ve con «normalidad» que los controles fiscales vía Ticket Bai lleguen a las txosnas, porque es algo «por lo que todos y todas pasamos». En una entrevista a Radio Bilbao, recogida por Europa Press, abogó por dar ese paso «buscando el acuerdo entre todos».

Si bien el alcalde recordó que es una materia que compete a la Diputación Foral de Bizkaia, argumentó que las txosnas «tienen que ir evolucionando».

«Las txosnas pasan ahora controles sanitarios que hace 30 años seguramente no pasaban, o de otra forma, y en ese sentido tienen que ir evolucionando», expresó Aburto, que añadió que «la fiscalidad es algo por lo que todos y todas pasamos y yo veo con normalidad que también llegue a ese entorno».

La implantación del Ticket Bai será obligatoria a partir de 2026 y, en ese sentido, Aburto concluyó diciendo que «todavía queda un año por delante para que ese paso o ese salto cualitativo se haga buscando el acuerdo entre todos».

En Araba ya el año pasado se abrieron expedientes sancionadores a txosnas por no usar Ticket Bai. GARA