Michal CIZEK AFP
KLIK

Etiopiatik Pragara, Lucy lehen aldiz Europan

Gizakion arbasorik ospetsuenetakoa denaren, Lucy australopitekoaren, gorpuzkiak, duela 3,18 milioi urtekoak, atzotik daude lehen aldiz Europan ikusgai, Pragako Museo Nazionalean. 1,1 metroko altuera eta 29 kiloko pisua zuen gizaki honen eskeleto fosildua 1974an aurkitu zuten Etiopian, eta gizateriaren arbasoen inguruko ikuskera irauli zuen. Hau da herrialde horretatik atera den bigarren aldia. Harekin batera, Selam haurtxo australopitekoaren hezurdura ere erakutsiko da. Lucy baino 100.000 urte lehenago bizi izan zen eta 25 urte geroago aurkitu zuten.