Lehen ministro berri bat, krisi zahar baterako
François Bayrou lehen ministro frantsesak dimisioa eman zuen atzo, Asanblea Nazionalak asteleheneko bozketan konfiantza ukaturik. Legegintzaldi honetako bigarren gobernuburu eta Emmanuel Macronen bigarren agintaldiko laugarrena izan da Bayrou. Duela bederatzi hilabete Michel Barnierri zentsura mozioa aurkeztu zion oposizioak; Bayrouk, aldiz, bere buruari aurkeztu zion, berak konfiantza-galdea izendatuagatik. Errepublikako presidenteak berehala izendatu zuen bertze bat, nahiz oposizioak bozetara dei dezala galdegin zion. Sebastien Lecornu da gobernuburu berria, orain arte Defentsa ministroa izan dena. Zernahi izanik, krisia gero eta sakonagoa da eta iduri du, aldaketa oro bertze lehen ministro baten izendatzea bada, ez dela irtenbiderik izanen, Gobernuak orain arteko politika moldea atxikitzen duen artean, bederen.
Hauteskundeetara deitzea ere guztiz ziurgabea zen; izan ere, eskuin muturra gailentzea xantza lanjerosa zen eta oraingoen gisako emaitzak izateak ez luke ezer konponduko. Azken hiru urteetako gobernuak beren politika neoliberalengatik erori dira; ez da ahantzi behar Macronen alderdiko Elisabeth Bornek erretreten erreforma, konparazione, 49.3 artikulua baliaturik atera zuela aitzina, Parlamentuaren sostengurik gabe. Eta norabide horretako planak izan dira ondoren ere Gobernu frantsesaren politiken funtsa, austeritatea, herritar gehienendako murrizketak oro har, estatuaren zor publikoa beheititzeko baina gastu militarra atxikitzeko. Ez dira prest izan politika neoliberaletatik urruntzeko, Peio Dufau diputatu abertzaleak atzo NAIZ Irratiarekin solasean erran zuen bezala. Haren ustez, elkarrizketarako bidea landu behar da, jendartearentzat aterabideak bilatzeko; prest da lehen ministro berria bide hori atxikitzeko?
Aterabidea elkarrizketak beharko luke izan, baina baten borondatea ez da aski. Macron, krisiaren eragilea, ez da oso kezkaturik ageri; begi onez ikusiko zukeen ezkerrak bere alderdia sostengatu izan balu, bere asmoa zen bezala. Halarik ere, bera ez da prest ezkerrarekin mintzatzeko, hura zatitzeko ez bada, eta eskuin muturraren fabore izanik ere.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
