Aritz LOIOLA FOKU
KLIK

Bilbao Arena dardarka jarri dute metal doinuek

Bilbao Arenako hormek, sabaiak eta zimenduek ekaitz metalero galantari aurre egin zioten atzo. Euskal Metalheads Fest-en 20. edizioa zen eta metalzale ugari batu ziren pabiloian riff zorrotzez, bateria azkar eta indartsuez eta oihu ozenez gozatzearren. Urteurren biribilerako kartel puska osatu zuten antolatzaileek: Eraso eta Anestesia talde zarauztarrekin hasi zen jaialdia, Angelus Apatridarekin (Albacete, Espainia), Su Ta Gar eibartarrekin eta Soziedad Alkoholika gasteiztarrekin jarraitzeko. Crisix katalanek eman zioten amaiera festatzarrari.