Boikot kulturala
Palestinan gertatzen ari dena jasanezina, mingarria eta latza da. Edozein hitz motz geratzen da han gertatzen ari dena adierazteko orduan.
Testuinguru horretan, BDS mugimenduak (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) indarra hartu du, Israelgo politikak zuzenean zein zeharka babesten dituzten enpresa eta erakundeen aurka presio tresna gisa. Boikot kanpaina horien artean zinemaren industria ere ageri da.
Disney, esaterako, eztabaidaren erdian dago, Israeli ematen dion laguntza finantzarioa dela eta. Disneyko zuzendari Bob Igerrek 2 milioi dolarreko dohaintza egin zien Israelgo erakundeei 2023an. BDS mugimenduak Disneyren ekoizpen guztiak boikotatzeko deia egiten du.
Bestalde, MUBI banatzailea eta streaming plataforma ofizialki lurreratuko da gaur Europan, “The Mastermind’ filmarekin. Baina albiste garrantzitsuena beste bat da: MUBIri egindako boikotak indarra hartu du aurten, Sequoia Capital inbertsio-enpresarekin eta honek Kela teknologia militarreko enpresa israeldarrekin dituen loturengatik.
Lotura hori hainbat zinemagilek salatu dute, besteak beste Film Workers for Palestine taldekoek, MUBI Gazako indarkeriaz baliatzen den erakunde batekin elkartu delako.
Boikot kulturala funtsezko tresna bihurtu da, okupazioa eta genozidioa legitimatzen dituzten erakundeei presioa egiteko.
Jarrai dezagun.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
