Elkarrekin… eta itsatsita
Izenburuak, “Together”, (euskaraz “Elkarrekin”) komedia erromantiko bat ikusiko dugula iradoki dezakeen arren, filma kontrakoa proposatuko du: body horror azpigeneroan murgilduko gaituen beldurrezko film gordina eta deserosoa da.
Michael Shanksen opera primak Dave Franco eta Alison Brie ditu protagonista (bizitza errealean ere bikotea dira), eta bikote batek kanpoko zein barruko indar ezezagunei aurre egitean jasaten duten eraldaketan murgilduko da.
Franco eta Brie, Tim eta Millie bikotearen azalean sartuko dira, hainbat urtez elkarrekin egon ondoren, hiritik alde egin eta landara bizitzera joatea erabakiko duen bikotea da. Aldaketa horrek, bilatzen duten lasaitasuna eskaini beharrean, naturaz gaindiko fenomeno misteriotsuetan murgilduko ditu. Pixkanaka, elkarrenganako erakarpena sentitzen hasiko dira, baina harreman hori sentimentalkeriatik harago doa: literalki itsatsita geratuko dira.
Zuzendariaren hitzetan, filma generoaren kode konbentzionaletatik urruntzen da. Shanksek azaldu zuenez, obrak, funtsean, maitemintzeak dakarren eraldaketari heltzen dio: «Bere modurik sinpleenean, maitemintzeari buruzko filma da hau, eraldatzen zaituena», adierazi du. «Bizitza norbaitekin partekatzeak izan dezakeen izugarrikeriari buruzko filma da; konpromisoak dakartzan antsietateak nola zabaldu daitezkeen azaltzen duena», esan du Shanksek.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
