Mike BOWERS AFP
BEGIRADA

Australiar jatorriko herrien lorpen garrantzitsua

Txalo zaparrada bat entzun zen Victoriako Estatuko Legebiltzarrean, parlamentariek jatorrizko herriekin egindako lehen tratatuari baiezkoa eman ziotenean. Akordioak jasotzen ditu jatorrizko australiarren ordezkarien asanblada bat eratzea, iraganean egindako kalteen argitze prozesu bat babestea eta osasun arloan desberdintasunak desagertzeko aholkularitza bat sortzea. Belaunaldi batzuk dira jatorrizko australiarrak antzeko tratatuen alde borrokatu direla, alferrik, orain arte.