Detailea
Sarritan pentsatzen dut zer gertatuko litzatekeen idatzizko komunikabideetan zuzentzailearen figura (lan maiz aitortu gabea baina, idazten dugunontzat behintzat, funtsezkoa) existituko ez balitz. Komunikabide horietan argitaratzen dugunontzat kalamidade bat izango litzateke, argi dago. Presaren erruz edo buruan dudana orrian dagoenarekin bat ez datorrela ohartu ez, eta zenbat akats tipografiko zein esaldi amaitu gabe egongo ziren nire testuetan.
Gero badaude detaile batzuk zuzentzaileek testuarekiko duten konpromisoa beste dimentsio batean kokatzen dutenak. Aurreko asteburuko zutabearen harira, zuzentzailearen ohar bat pasa zidan Kultura saileko arduradunak. Frielen “Translations” (Itzulpenak, 1980) antzezlanari buruzkoa zen oharra, hain zuzen 1983an euskaraz antzeztu zuela Ttanttaka konpainiak “Agur Eire… agur” izenburuarekin («orain dela 40 urte baino gehiago!», gaineratu zuen zuzentzaile anonimoak). Bada ez nekien hori; gerora jakin dut Valentziako Unibertsitateko irakasle batek euskarazko egokitzapenaren gainean artikulu bat idatzia duela. Eskerrak zuzentzaileari!
«Zalantzarik gabe, deskolonizazioa proiektu eta prozesu globala da» izan behar zuen aurreko asteko zutabearen azken esaldiak, baina argitaraturiko testutik kanpo geratu zen. Zuzentzailearen oharra berrestera dator esaldi hori.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
