Martxel Iztueta tolosarrak 2029. urtera arte luzatu du kontratua Baikorekin
21 urte baino ez ditu Martxel Iztueta pilotariak eta dagoeneko hiru urte daramatza profesionaletan. Denbora honetan, Mariezkurrenaren ostean, Baiko enpresan atzeko koadroetan distira handiena egiten duen izarretako bat bilakatu da tolosarra. Hala, Bilboko enpresarekin 2027ra arte lotzen zuen kontratua bi urtez luzatu diote; hau da, 2029ra arte.
«Ez da ohikoa kirol profesionalean, baina alde horretatik oso eskertuta nago, hobetzen jarraitzeko aukera handia da-eta», adierazi zuen Iztuetak berak Baikoren webgunean egin zituen adierazpenetan. «Gustatzen zaiguna egiten jarraituko dugu eta kontratu berritze hau ilusio handiz hartzen dut», gaineratu zuen.
Oso gazte zela, 18 urte baino ez zituela, eman zuen Martxel Iztuetak profesionaletarako pausoa, baina hiru urte hauetan ahalmen fisiko handia erakutsi ez ezik, pixkanaka hobetzen ere joan da. Hala, 2024ko B Serieko Binakako Txapelketa eraman zuen Agirrerekin batera eta urte hartan bertan Caixabank Mastersean, Altunaren bizkartzain, txapeldunorde geratu zen. Iaz Lasorekin Binakako txapelketan debuta egin zuen eta finalerdietara iritsi zen.
«Hiru urte hauetan oso ibilbide polita izan dut. Unai Lasorekin iazko Binakakoan esperientzia paregabea bizi izan nuen eta bide horretatik jarraitu nahiko nuke», gaineratu zuen atzelari tolosarrak.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
