Ikamaren A11ko grebara batuko dira 60tik gora eragile eta norbanako
Abenduaren 11rako deitu duen grebaren atarian, Ikama ikasle antolakundeak agerraldia egin zuen atzo Bilbon. Esan zutenez, 60tik gora eragile zein norbanakok babestu dute deialdia; horien artean dira LAB, Ernai, Euskal Herrian Euskaraz, Bilgune Feminista, Sortu eta Guka.
Aimar Loiti eta Garazi Ubiria bozeramaileek ohartarazi zuten «euskara larrialdi betean» dagoela, 1960ko hamarkadan abiatutako susperraldi prozesua agortu dela eta, gainera, «atzeraldian sartzen» hasita gaudela.
Horren aurrean, hezkuntzak hizkuntzaren biziberritzean «ezinbesteko papera jokatzen» du, haien iritziz, eta salatu zuten egungo eredua agortuta dagoela, ez baita gai «euskararen gaitasun maila egokia bermatzeko» eta ez baitu «erabilera handitzeko eginkizunean herri honek behar duen jauzirako ekarpenik egin».
Euskal gazteria «herri pizkunde batek sostengatzen duen elementu fusionatzailea izango» dela iragarri zuten eta, abenduaren 11 mugarri gisa aurkeztu zuten. Helburua hori izanik, egun horretan 12.00etan Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu zuten.

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi
