BEGIRADA
Ernaik independentziaren aldeko aktibazio astea abiatu du

Ernaik ohar baten bidez jakinarazi du astelehen gauean ekintza bat egin zuela Dantxarineko aduanan. Argazkian ikus daitekeenez, pintura jaurti eta «gazteok independentzia» margotu zuen Frantziako aduanako garita batean kanpoaldean.
Gazte erakundeak adierazi zuenez, «Espainiak eta Frantziak Euskal Herria ukatzen dute» eta ekintza horrek «Euskal Herriaren barruko mugak» salatzea zuen helburu.
Ernaik “Ekinez egina, gazteok independentzia!” kanpainaren barruan kokatu zuen ekimena eta abenduaren 1etik 7rako aktibazio astea iragarri zuen. Egun horietan herri zein nazio mailan independentziaren eta antiespainolismoaren aldeko ekintza gehiago egingo dituela jakinarazi du.

Eguneko gaiak
1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Eguneko gaiak
Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Eguneko gaiak
Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

Eguneko gaiak
PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

Eguneko gaiak