Musikaren atseginak
Ez ditut maite epaiketak, ez gertukoak edo urrutikoak, ez haien bazter eta ertzak. Ez zaizkit atseginak togadunak eta epaitegiak. Horietan gauza asko ezkutatzen dira. Epailerik gabe zintzoago bizi izango ginateke. Desadostasunak hitz egin ondoren bidera daitezke. Adostasun horizontalaren eta parekidearen aldeko jarrerek emaitza txukunagoak eraiki ditzakete.
Aurreko batean epaiketara deitu ninduten. Hertzainak taldeko gehiengoak Elkar argitaletxea auzitara eraman du disko fisikoen salmentari dagozkien royaltyak eskatzeko eta banaketa digitala kudeatzeagatiko -taldeari ezer esan gabe- irabaziak banatzeko, laburtuta. Batek etekinen ehuneko handiagoa nahi du, eta besteak proposatutako diru ordainketa eta royaltyen banaketa nahikoa dela uste du, eta ez dira adostasunera iritsi; eta kontraproposamenaren zain gelditu beharrean, auzitara jo du Hertzainak taldeko gehiengoak. Komunikabideek auziaren berri eman dutenean, kalera iritsi da desakordioa eta horrek min egin dio Elkar argitaletxe ahalguztidunari. Elkarrek etika gutxi duela kritikatu du Hertzainakek. «Gauzak ez badira diruarekin konpontzen, diru gehiagorekin konponduko dira» esaldia maiz entzun izan dut. Ez nator bat. Agian etika konpontzen al da diru gehiago ordainduta? Etikaren azoka laster hasiko da. Lau ilara luze eta gainerakoak ilara begirale.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

Euskal partaidetza nabarmena MASS jaialdiaren bigarren edizioan

«Unerik politena buruz burukora bi anaiak pasa ginela jakitean izan zen»
