AKELARRE, HOTEL ONENEN ARTEAN
Subijanaren Akelarre hotela munduko onenen artean sailkatu du «Conde Nast Traveler» aldizkariak. Gold List-ean sartu dute editoreek.

”Condé Nast Traveler”-ek, bidaietan eta bizimoduan espezializatutako aldizkariak, 2026ko Gold List zerrenda argitaratu du. Urteroko zerrenda horrek munduko hotel eta resort onenak gomendatzen dizkie irakurleei. Aldizkariaren editoreen arabera, Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre hotela 2026an bisitatzeko eta ostatu hartzeko munduko 70 toki onenen artean dago. Akelarre hotelak ateak ireki baino hamarkada batzuk lehenago jada, Subijanak ospe handia zuen euskal sukaldaritzan egindako ibilbideagatik. Akelarre jatetxea 1974an ireki zuen, Gastronomia Sari Nazional espainola jaso zuen urte berean. Donostiako jatetxeak 2007an jaso zituen hiru Michelin izarrak mantentzen ditu egun, bezeroei «sukaldaritza esperientzia paregabea» eskaintzeagatik, «non sukaldaritza gainditu eta arte bihurtzen den». Hotela Igeldo mendiaren magalean dago eta bere 22 logeletan ostatu hartzen duten bezeroei Kantauri itsasoaren bistak eskaintzen dizkie. Joan den ostegunean, abenduaren 11n, sukaldariari omenaldia egin zioten bere lankideek eta lagunek, sukaldaritza munduan egin duen ibilbide luzea elkarrekin ospatzearren.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
