Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak martxoaren 26an izango dira
Ertzaintzaren negoziazio mahaian ordezkaritza duten ErNE, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuekin izandako bileren ondoren, eta sindikatu horien hauteskundeetarako deialdi eskabidea jaso ondoren, Segurtasun Sailak erabaki du hauteskunde sindikalak 2026ko martxoaren 26an egitea.
Horixe da, hain zuzen, lau sindikatuetatik hiruk proposatutako data. Indarrean dagoen erroldaren arabera 7.482 ertzainek izango lukete botoa emateko aukera. Araban 1.456 ertzain lirateke, Bizkaian 3.898 eta Gipuzkoan 2.128. Guztira 17 ordezkari aukeratuko dituzte Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Aurreko hauteskunde sindikalak 2022ko otsailean egin ziren eta hauxe da sindikatuek lortu zuten ordezkaritza: ErNE, 22 ordezkari; Esan, 20 ordezkari; Euspel, 10 ordezkari; SIPE, 7 ordezkari; eta ELA, 4 ordezkari. Hala ere, negoziazio mahaian ErNe, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuek bakarrik dute ordezkaritza.
PLUSAK ETA AUTO BERRIAK
Joan den urtean Lakuako Gobernuak akordio bat sinatu zuen ErNE, Esan eta SIPE sindikatuekin, 2028. urtera arte indarrean egongo dena. 4.200 euroko soldata igoera jasotzen du akordioak, plusen bidez. Guztira, 45 milioiko inbertsioa egingo du sailak. Gainera, kotxe berriak erosi ditu, 300 BMW. Bakoitzaren truke 70.000 euro ordaindu ditu.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
