Pobrezia
Maite ditut kontu zaharretako heroi txiroak, pobreziak akuilatuta etxetik irten eta bizimodu hobeago baten bila munduan barrena ibiltzera behartuak direnak. Bizitza abentura bat dela erakusten digute, non ezinezkoa den aurrera egitea elkartasunik eta besteekiko enpatiarik gabe, itxaropena indar mugagabea izanik. Bidaiaren hasieran nolabaiteko utopia dute helburu, jakin gabe ezer lortuko ote duten. Eta are maiteago ditut honako edo holako altxorra edo saria jasotakoan etxera itzuli eta besteekin partekatzen dutenean, hori baita bizitza hobeago baten zutabeetako bat.
Pertsonaia doilorrek, berekoiek eta maltzurrek, aldiz, euren jarreraren ordaina baino ez dute lortuko. Ipuinek zigortu egingo dute pasatu beharreko frogak gainditu ezinez, ordainez zigorra ezarriz beste pertsonekin, zaurgarriekin batez ere, izan duten jarreragatik. Alegia, pertsona onak ez izateagatik.
Ezin da txirotasuna idealizatu, ordea, injustiziaren ondorioa baita. Injustizia den bezala euskal sortzaile eta artisten egoera. Datu guztiek argi uzten dute estrukturala dela egoera hori, kultur politiken ondorioa. Eusko Legebiltzarrean honen gainean izandako eztabaidan, EAJko ordezkariak, sormena eta txirotasuna idealizatuz, kontu zaharretako pertsonaia doilorrak ordezkatu zituen.

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian

Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa

«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»

«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
