KOPA

BERA BERA-VALLADOLID ETA BETI ONAK-GUARDES, FINAL LAURDENETAN

Kopako azken hiru edizioen irabazleak, Bera Berak, Valladolidekin neurtuko ditu indarrak final laurdenetan. Atarrabiako Replasa Beti Onak txapeldunordeak, berriz, Atletico Guardes talde galiziarrarekin jokatu beharko du. Hala suertatu zen atzo Donostiako Aquariumean egin zen zozketan. Txapelketa maiatzaren 8tik 10era jokatuko da Illunben. Euskal taldeek irabaziko balute, Elda edo Errioxa izango litzateke donostiarren finalerdietako aurkaria, eta Rocasa edo Granollers, nafarrena.