Iraultza (eta II)
Zenbait urtez etxe izandakoaren suntsipenak edonori eragingo liokeen min bera sentitu zuen komunikabideen bidez heldu zitzaizkion argazkiekin. «Etxe bat baino gehiago, infernu bat izan zen Evin zuretzat, ordea», ihardetsi zion kazetari batek Ghamari-Tabriziri, Israelek presondegiaren kontra egindako erasoaz galdetuta irandar soziologoak sentimendu horien berri eman zionean. Arrazoia eman zion; erregimenak gogotik sufriarazi zion Evinen igaro zuen denboran. Baina familia bat ere bazuen Evinen, presoek osatutako familia. Israelek Evinen aurka egindako erasoak ez zion Irango erregimenari min handirik egin; aitzitik, gobernuari bere usteetan gotortzeko aitzakia eman zion. Erasoaren biktima bakarrak presoak eurak izan ziren eta presondegira gerturatutako haietako batzuen familiak. Hortik Ghamari-Tabriziren mina. Bestela gertatuko zen, irandarrek eurek presondegia hartu izan balute. Orduan, bai, ospatzeko arrazoiak izango zituen.
Gaur egun etxe duen AEBk eta Israelek Iranen kontra abiatutako gerrak telebistara eta telefonora iltzatuta dauka Ghamari-Tabrizi. Mendebaldearen esku-hartze militarrek, dela Ekialde Hurbilean dela munduko beste edozein tokitan, ez dute inoiz herritarren askapena ekarri, are gutxiago emakumeena, politikariei beren odol-gosea modu horretan arrazoitzea gustatzen bazaie ere.

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

CCOO no cogerá el testigo de Korrika, puesto que AEK lo ve «incompatible»

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian

Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
