Argimutilak
Ogi puska bat lapurtzeagatik hemeretzi urte egon eta gero ateratzen da kartzelatik Jean Valjean. Lur jota dago, denek baztertzen dute preso ohiaren pasaporte horia baitarama. Inork ez dio lanik eman nahi, ezta ostatu ere. Neka-neka eginda iristen da gotzain baten etxera gauez, Myriel monsinorearen etxera. Gotzainak naturaltasunez jasotzen du: afaltzen eman eta ohe garbia eskaintzen dio. Gonbidatu errespetatua da Valjean etxe horretan, ez gaizkile bat, baina gorrotora eta gogortasunera ohitua, goizaldean, tentazioari ezin eutsiz, zilarrezko mahai tresnak lapurtzen ditu, platerak, edalontziak, eta ihesi doa. Hurrengo egunean atxilotzen du poliziak eta gotzainaren etxera eramaten du bueltan. «Monsieur, gizon honek dio zilarra oparitu zeniola».
Denok espero dugu gotzainak egia esanda akusatuko duela, baina irribarre eginaz: «A, hor dago! Pozten naiz zu ikusteaz. Argimutilak eramatea ahaztu zaizu, horiek ere oparitu nizkizun». Eta zilarrezko bi argimutil eman zizkion. Poliziek, harrituta, Valjean askatzen dute eta joan egiten dira. Gotzainak aurrez aurre honelako zerbait erraten dio: «Jean Valjean, jada ez zara gaizkiaren parte. Orain zuri dagokizu zilar hau erabiltzea pertsona zintzo bihurtzeko». Valjeanek erruki erradikala jaso du lehen aldiz, eta keinu horrek bizitza aldatzen dio, on, eskuzabal eta jendeen babesle bihurtzen da. Victor Hugoren “Les Miserables” eleberriko unerik ospetsuenetako bat da hauxe, ontasun ekintza bakar batek bizitza bat salba dezakeela eta destinu bat alda dezakeela pentsa dezagun. Horixe, pentsa dezagun.

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian

Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa

«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
