Transzendentzia baten bidegorriak

Sektak, erlijioa eta musika. Hiru hari horien gainean ehuntzen da Mona Fastvolden “The Testament of Ann Lee” filma. Gidoia Fastvoldek berak idatzi du Brady Corbetekin batera -“The Brutalist” film txalotuaren zuzendaria-.
Benetako gertakarietan oinarrituta, istorioak Ann Lee lider erlijiosoaren bizitza du ardatz. XVIII. mendearen amaieran Shakers mugimendua sortu zuen, eta Ameriketako Estatu Batuen historiako komunitate utopiko handienetako bat eraiki. Bere jarraitzaileek Jesu Kristo femenino gisa hartzen zuten, eta fededunek otoitz egiten zioten abestuz eta dantzatuz, gorputza eta fedea bat eginda.
Lider eta aitzindari horren azalean Amanda Seyfried sartu da. Aktoreak pertsonaiaren hauskortasun emozionala eta sukar espiritualaren indarra uztartzen ditu, santutasunaren, karismaren eta balizko eldarnio erlijiosoaren artean kulunkatzen den figura konplexu bat sortuz. Lan bikaina egiten du.
Fastvoldek, gainera, Shakers komunitatearen unibertsoa arreta handiz eraiki du: argazki xehe eta ia ukigarria, girotze historiko zaindua eta irudi isil baina indartsuak baliatuz. Eszena musikalek -erritual kolektiboen oihartzun modura- jarraitzaileen estasi espirituala irudikatu nahi dute.
Hala ere, une askotan dramatizazio musikala bera gehiegizkoa bihurtzen da; erredundantea eta astuna, off-eko ahots batek gidatutako kontakizunarekin ez beti modu organikoan uztartua. Horrez gain, narrazioa irregularra da. Estilo esperimentalak, batzuetan liluragarria bada ere, zaildu egiten du ikuslea istorioaren barrura sartzea. Pasarte askok egitura zatikatua eta sinbolikoagoa dute, eta horrek zenbait unetan nahasmena eragin dezake. Gainera, filmak ez du beti behar adinako distantzia kritikorik hartzen mugimenduaren izaera sektarioa aztertzeko.

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian

Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa

Una guerra larga podría apuntillar a la renqueante economía de EEUU
