Auskaloko kudeaketa
Hau kalbario-astea! Hau gurutze-bidea! Prozesio-pandemia! Ez nago Aberri Egunekoaz, horretan ibilera nork berea eta santurik ez lepoan. Tira, aste santua pasa behar da pasio-astera ailegatzeko, eta hau ere pasa behar betiko normalkeriara bueltatzeko. Amen! Total, pasa den urteko hitza munduan “muga-zerga” izan omen zen. Aurten litekeena da “Ormuz” izatea… EAEn, baina, “kudeaketa” izan liteke. Aireportuen gaineko eskumen zer horren harira behekoekin sinatu den agiri zer horretan ageri da hitz hori, edo ez da ageri segun zeinek irakurtzen duen, zein betaurrekoz eta, inportanteena, zein egoera emozionaletan. Gauzak horrela, “kudeaketa” ez bada urteko hitza “auskalo” izan daiteke.
Tira, harira! Egunotan arratsaldeko prozesioetara hurbiltzen naizenez goiza lasai hartzen dut eta berandu altxatu. Ondo egiten dut lo aste santuan eta ametsak sarri eduki ere. Horra bart izan nuena! 36. Korrika zen, kontuak egin! Amaierako ekitaldia izan eta handik gutxira jeltzale askoren eta jelkide ez gutxiren kontseilari ordezkaria atera zen hedabideetan, egurgile, ohi legez, lekukoaren mezua irakurri zuen gaztea susmagarria zelakoan. Bere iturrien arabera gaztearen aitita Potemkin korazatuko makina-gelako bigarren ofizialaren albokoa zena bizi zeneko eraikineko hirugarren solairuan bizi zen eta, hau kolpea!, harekin ibiltzen zen vodkatan! Hori aski ez, eta gaztearen amama zer eta andereñoa zen, non eta Atapuercako herri-eskolan euskal filologia batuaz irakasten. Itxuraz, UEUn ezagutu zuten elkar eta handik sortu zen familia…
Total, ametsean hain nengoen sutan non konturatu gabe buelta erdia eman eta dzast! Lurrera! Eta aste santua izanda kristoren ostia hartu nuen. Tira, aprobetxatu egin nuen ezbeharra beste behar bat betetzeko; txiza egin nuen!

Nueve miembros del equipo rectoral derrotado de EHU, altos cargos del PNV

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

Ernai: «Euskal Herrian irabazteko benetako aukerak ditugu»
