Patroia eta sabela omendu dituzte
San Prudentzio egunak milaka lagun erakarri ditu Armentiako zelaietara. Jan-edana izan da, musika, dantzak... eta sermoia.

Milaka eta milaka arabar bildu ziren atzo Gasteizko Armentiako zelaietan. Eta zeru ilunak besterik iragarri zezakeen arren, ateri eutsi zion San Prudentzio eguneko goiz parteak. Gaitz erdi: euririk ez egiteak bertako ekoizleen postuak erosoago bisitatzea ekarri zuen, baita ogitartekoa edota barraskiloak jateko aukera aproposagoak eskaini ere. Hori bai, bertaratutako asko eta askoren eskuetan ikus zitezkeen aterkiak, zaparradaren batek harrapatuko zituen beldurrez-edo. Armentiara iristen goiztiarrenetakoak agintariak izan ziren, Imanol Pradales lehendakaria eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia buru zirela. Patroia dantzarien bizkarrean paseotxoa egiten ikusi zuten eta, segidan, Juan Carlos Elizalde gotzainak eskainitako meza entzun. Azken horren sermoiko pasarteren bat izan zen goizean entzundako “trumoi” bakarra: itxura denez, elizgizonak ez du Pedro Sanchezen Gobernua askorik maite, haren esanetan «neurrigabeko nahia» baitu «gizarte zibilean esku hartzeko eta erakundeak kontrolatzeko». Hitz adeitsu eta gozoagoak izan zituen, aldiz, Ramiro Gonzalezek Mikel Sanchez traumatologoarentzat Arabako Domina emateko ekitaldian.

«La capacidad de respuesta de Irán ha sorprendido a todo el mundo»

En Euskal Herria cada vez es más fácil contagiarse de ITS

Ejemplo de la traslación del eje del país

El PNV mantiene al ralentí la Reserva de Urdaibai
